En direct

Naiz Irratia

«Tontorrak argiztatuz aldarrikatzetik gauzatzera»

Uztailaren 2an Pirinioak erabakitze eskubidearen alde argiztatuko dituzte Gure Eskuk eta ANCk. Euskal Herria eta Katalunia batzeko motiboez Jexux Olaziregi eta Amalur Alvarez izan dira Naiz Irratian.

Audio_placeholder

«Tontorrak argiztatuz aldarrikatzetik gauzatzera»

Loading player...
Gure Esku
Gure Esku

«Gure helburua Euskal Herriak burujabetza prozesu propio bat eraikitzea da, gehiengoa aktibatu eta konpromisoak hartzea». Hala definitu du Amalur Alvarez Gure Eskuko kideak uztailaren 2rako 300 gailur argiztatzeko ekimena. 

Euskal Herrian bidea ezin da bakarrik egin, herritarrak, instituzioak eta eragileak elkartu behar dira Alvarezen esanetann eta esparru zabalagoak elkartu. Aktibazio sozial horretan herri gogoa piztu eta tontorrak argiztatzea ekimen garrantzitsua izango da.

Bestalde, ekimenaren alde teknikoa azaldu du Jexux Olaziregik.

Jaurlaritza Logoa