En direct

NAIZ Irratia

Eduardo Santos (Nafarroako Gobernua): «MENAk ez dira existitzen. Haurrak dira»

Gazte migratzaileak delinkuentziarekin lotuz, Maya Iruñeko alkatea «interes elektorala» duen «diskurtso xenofoboa» bultzatzen ari da Eduardo Santos Justizia eta Migrazio Politiken kontseilariak dionez. SOS Arrazakeriako Imanol Legardaren arabera, «ez dira datuetan oinarritutako adierazpenak».

Audio_placeholder

Eduardo Santos (Nafarroako Gobernua): «MENAk ez dira existitzen. Haurrak dira»

Loading player...
SOS Arrazakeriak elkarretaratzea deitu zuen  urtarrilaren 20an, Mayaren adierazpenak gaitzesteko.
SOS Arrazakeriak elkarretaratzea deitu zuen urtarrilaren 20an, Mayaren adierazpenak gaitzesteko. (EH BILDU IRUÑEA)

Hauteskundeetan eman dezakeen emaitzei begira, Enrique Maya Iruñeko alkate eta Navarra Sumako kidea gazte migratzaileei kentzen saiatzen ari dela uste dute Nafarroako Gobernuan. «MENAk (gaztelaniaz, bakarrik dauden adingabe atzerritarrak ) ez dira existitzen. Adin txikikoak, haurrak dira» azaldu du Naiz Irratian Eduardo Santos Nafarroako Gobernuko Justizia eta Migrazio Politiken kontseilariak. Ohartarazi duenez, terminologia baztertzailea gailentzen ari da, «eskuin muturra modu estigmatizatzailean» erabiltzen dituelako MENA bezalako hitzak.

Polemika eta haserre handia eragin dute Mayak atzerritar gazteak, ustezko delinkuentziaren gorakada batekin lotzeko saiakeran egin dituen adierazpenak. Iruñean izaten diren delitu gehienak kanpoan jaiotako pertsonek egindakoak direla dio Mayak, eta are gehiago, zuzenean Txibiteren exekutiboari egotzi baitio ardura, Nafarroako Gobernuaren zaintzapean dauden pertsonak direla esanda. Gobernu horretako kide den Santosek, adierazpenak gezurtatu ditu, esanez, «datu faltsuetan oinarritutako» adierazpenak direla. «Interes elektorala» duen «diskurtso xenofoboa» da Mayarena, Justizia eta Migrazio Politiken kontseilariaren arabera.

Era berean, Nafarroako Gobernutik bakarrik dauden adin txikikoak artatzeko egiten den kudeaketa defendatu Santosek. «Mayak leporatu digu zaintzapean ditugun adin txikikoak egoki ez zaintzeagatik segurtasunik eza areagotu dela. Guk ez dugu horren berririk, eta izan beharko genuke, fiskaltzak horren berri emango ligukeelako».

«Nafarroako gobernuaren zaintzapean dagoen adingabeko bat atxilotzen dutenean abixatu egiten gaituzte guraso guztiak abixatzen dituzten bezala. Eta guk ez dugu horren konstantziarik izan», azaldu du Mayaren ustez datuak ukatuz.

Era berean, Mayaren hitzek bere «pertzepzio subjetiboarekin» egin dituela azaldu du Santosek. Honelako «astakeriak» edonorkek taberna batean egin ditzazken arren, instituzioetatik horiei auspoa ez ematen saiatzen diren arren, kasu honetan Iruñako alkatea izan da astakeri horien hedatzaile, eta jendeak dioena sinisteko arriskua dagoenez, Nafarroako gobernuak erabaki du adierazpen horiek salatzea, «bere aldekoek beti sinistuko dutelako esaten duena, faltsua izan ala ez».

Diskutso estigmatizatzaileak

MENA hitzari buruz Santosek esan du ez zaiola batere gustatzen, finean babesik gabeko haurrak direlako, zaintza behar dutenak. «Guk aurrera aterako tresnak eman behar dizkiegu (berdin du hemengoak edo kanpokoak, Nafarroako gobernuak ez du desberdintzen). Baina eskuin muturrak MENA kontzeptua erabiltzen du modu estigmagarri batean. Jendeak ez daki MENA zer den, baina arriskuarekin lotzen du», argitu du.

Halako adierazpen arrazistek «arrastoa uzten dute» Imanol Legarda Gipuzkoako SOS Arrazakeriako kidearen esanetan. Santosek bezala, Legardak baieztatu duenez, Mayarenak, «ez dira datuetan oinarritutako adierazpenak». Uste du SOS Arrazakeriako ordezkariak, migratzaileekiko gailentzen den erretorika negatiboa dela eta horrek eragiten duela egiaztatu gabeko diskurtsoek hainbesteko oihartzuna izatea sektore askoren artean. «Migrazioa arazotzat entzuten dugu beti. Positiboa izango litzateke euren ahotsa beste testuinguru batzuetan entzun ahal izatea. Adibidez, ez zait gustatzen termino ekonomikoak irizpide izatea baina, frogatuta dago migrazioa ekarpen handiagoa egiten dutela gastua baino», azaldu du Legardak.

«Badago jendea gai dena identifikatzeko hitz horien intentzionalitatea, alkate batek esan arren, baina adibidez MENA hitza duela gutxira arte ez zen erabiltzen eta orain ahaztu zaio jendeari adin txikietaz ari garela. Diskurtsoak gazteak desumanizatu egiten ditu, eta nahiz eta izpiritu kritikoa izan, eragin gaitzake», aipatu du Legardak.

SOS Arrazakeriaren esperientziaren arabera, gazte etorkinak etortzen dira benetan euren bizitza proiektuak aurrera eramatera, ez dirulaguntzetatik bizitzera eta delituak egitera. «Nahi dutena da bizitza normala egitea, baina horretarako baliabideak behar dira», esan du.

 

Jaurlaritza Logoa