En direct

Naiz Irratia

Aroztegiko deklarazioak «herri baten aurkako erasoa» direla salatu dute baztandarrek

Nafarroako Auzitegian deklarazioa eskaini beharko dute ostegun honetan Baztango sei herritarrek Aroztegiaren proiektua geldiaraztea leporatuta. Koakzioa da leporatzen dieten delitua. Baztandarrek sostengua adierazi diete, «erasoa kolektiboa» dela nabarmenduz. 

Audio_placeholder

Aroztegiko deklarazioak «herri baten aurkako erasoa» direla salatu dute baztandarrek

Loading player...
Auzipetuei sostengua adierazi diete hainbat herritarrek igande honetan Lekarozen.
Auzipetuei sostengua adierazi diete hainbat herritarrek igande honetan Lekarozen. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Koakzio delitua leporatuta joango dira Baztango sei herritar ostegun honetan Auzitegi Nazionalean deklaratzera. Pasa den apirilean Lekarozko Aroztegia makroproiektua derrigorrean geldiaraztea behartu izana leporatu nahi diete. Baztandarrek nabarmendu nahi izan dute, sei pertsonetan zentratu diren arren, erasoa «herri oso baten aurkakoa» dela. Elurre Iriartek gogoratu du akanpada baten bitartez lortu zutela hondeamakinak bertatik ateratzea, ez zela inongo momentutan «inor lepotik heldu eta paretaren kontra jarri», eta horregatik galdetzen du ia «horrek epaiketa bat merezi ote duen». 

Bere momentuan nafar gobernua egiten zuten Aroztegiko proiektuaren erantzule, baita orain ere; eta gobernua sostengatzen duten alderdiek ere zeresana badutela gogoratzen dute. Areago, une honetan makinarik ez dagoen arren, proiektuak bizirik jarraitzen duela salatu du Iriartek, «lanak geldirik dauden arren, bide judizialetik, errepresio ekonomikoaren bidetik» segitzen dutelako egoera tenkatuz. 

Zentzu horretan proiektuaren aurka irmo segiko dutela gaineratu du. Ostegunean bertan elkarretaratzea egingo dute Nafarroako Auzitegian auzipetuei elkartasuna adierazteko. 

 

Jaurlaritza Logoa