En direct

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria
Entrevue
Eneko Pascual
LAB sindikatuko Osakidetzako ordezkaria

Osasun langileek jarrera gogortzea aurreikusten dute

Milaka herritar Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetako kaleetara irten dira osasungintzako langileekin batera. LAB sindikatuko Eneko Pascualek mobilizazioek jarraipena izango dutela baieztatu du.

Audio_placeholder

Osasun langileek jarrera gogortzea aurreikusten dute

Loading player...
Osasun langileen mobilizazioa Bilboko Recalde zumarkalean
Osasun langileen mobilizazioa Bilboko Recalde zumarkalean (Aritz Loiola | FOKU)

«Mobilizazioekin jarraituko dugu eta gure jarduna areagotuko dugu, benetako osasun publiko eta kalitatezkoa eduki arte» baieztatu du LAB sindikatuko Eneko Pascualek, “Nik bai sinisten dut osasun publikoan” lelopeko manifestazioa bukatu berritan.

Osasun langileek aski esan dute. Pascualentzat osasun publikoa «kolapsatua» dago. Egoera «jasan ezina da», lehen arretaz gaindi, osasun krisia ospitaleratzeetara zabaltzen ari delako.

Lakuak ezarritako protokoloen aurrean, «medioak» eskatu ditu LAB sindikatuko kideak.«Ez dira bajak betetzen, ez da plantilla egonkortzen eta plantila berdinarekin geroz eta lan karga handiagoak ditugu. Beraz, ezinezkoa da osasun arreta normal edo duin bat aurrera eramatea».

Azken hilabeteetan, hainbatetan aipatu izan dira Osakidetzako lau mila langile kaleratuak zein %60-ko behin behinekotasun tasak. Urte bukaeran, exekutiboak oposizioak deitu arren, Eneko Pascualen ustetan egoerak ez du hobera egingo. «Plaza kopurua ez da nahikoa eta behin-behinekotasuna geroz eta handiagoa da. Milaka langile ditugu egoera prekarioan, ez daudenak egitura barnean».

«Ez dugu erantzunik jasotzen»
Blokeo egoeran daude Osakidetza eta sindikatuen arteko negoziazioak. LAB sindikatua kexu da egoera, eta ez dute mobilizazio gehiago baztertzen. «Osakidetzak ez du inolako irtenbide edo negoziaziorik jartzen. Guztiz blokeatua dago negoziazioa, eta horregatik jo behar dugu kalera. Gure jarrera geroz eta gogorragoa izango da. Mobilizazioak areagotuko ditugu».

2019an egin moduan, sindikatuek ez dute grebara joatea baztertzen. Izan ere, «egungo egoera, gaur egun, ordukoa baino askoz okerragoa da. Ez da ezer konpondu eta giroa asko okertu da».

Jaurlaritza Logoa