En direct
Errebindikazioa eta konfliktoaz dihardu plazaratu berri duen liburuan Leire Vargas. 19 urte ditu Vargasek eta hau bere lehen olerki liburua. «Nerabe izatetik helduarorako trantsizioaren gatazkak islatu ditut», esan digu Bigarren Kafean. Eta gatazka hori jiru alderditan azaleratzen da: fisikoa, ideologikoa eta harremanena.
Irun Hiriko Kutxa Literaturako Saria jaso zuen irailean, eta orain etxean ari da liburua aurkezten, durangarra baita Vargas. «Irakurleak nik egindako hori etxera eramango duela, zabalduko duela, eta ezagutuko nauela ni jakitea harrigarria da» aitortu digu.
Prozesua ez da erraza izan, eta literaturarekin jarraitu ala ez zalantzan jarri izan du; «hegemoniatik aldentzen diren identitateekin identifikatzen garen pertsonok hegemoniaren onarpernaren beharra sentitzen dugu».
Itzulpengintza eta interpretazioa ikasten du Leire Vargasek Gasteizko EHU-n, bertsolaritzan aritzen da, eta dagoeneko itzuli ditu Sally Rooney idazlearen 'Soldata jauna' eta Raymond Carver idazlearen 'Bizikletak, giharrak, zigarretak' narrazioak.