En direct

Hegoi Belategi

Pandemia hasi zenetik urte eta erdira, nola baloratzen dute herritarrek lehen arreta?

Osasun publikoan lehen arretaren egoeraz kezkatuta, Donostiako Gros auzoko anbulatoriora gerturatu da Naiz Irratia, herritarrek honen inguruan duten iritzia galdetzera. Artatua izateko modua baino, hitzordua jaso arte itxaron beharreko denbora da herritarren kezka iturria.

Audio_placeholder

Pandemia hasi zenetik urte eta erdira, nola baloratzen dute herritarrek lehen arreta?

Loading player...
Grosekoa, Donostiako osasun zentro handienetakoa da. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)
Grosekoa, Donostiako osasun zentro handienetakoa da. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)

Esan ohi da, pandemiak lehentasunak finkatzen lagundu duela; besteak beste osasun publikoak duen garrantzia. Covid-19ak kolapsoaren ertzera eraman zuen dagoeneko oso tenkatuta zegoen lehen arreta. Birusak, ordura arte kasik ezezaguna zen arreta telematikoa ekarri zuen, baita atzerapenak ere, edota gaixotasunak gaizki edo berandu diagnostikatzea.

Naiz Irratia Groseko osasun zentroan izan da, Donostian, herritarrei lehen arretaren inguruan duten iritzia eskatzeko.

Jaurlaritza Logoa