En direct

Naiz Irratia

«Murriztatzaileak ez diren beste neurriekin zer?»

Beharrezko neurriak ez direla hartu EAEn uste dute Izortze Santin eta Koldo Garcia zientzialaraiek. Zama udalen gain jartzea ez deritzote zuzena, agindu zehatzagoak behar direlakoan. Are, adin jakinetan neurri bereziak hartzearen aldekoak dira, aire kalitatea hobetzeko aparatuak kasu.

Audio_placeholder

«Murriztatzaileak ez diren beste neurriekin zer?»

Loading player...
Agentes de la Ertzaintza vigilan el cumplmiento de la normativa covid en una terraza durante el Estado de Alarma. (Juan Carlos RUIZ-FOKU)
Agentes de la Ertzaintza vigilan el cumplmiento de la normativa covid en una terraza durante el Estado de Alarma. (Juan Carlos RUIZ-FOKU)

Lakuako Gobernuak hartutako neurriak aztertu ditugu Izortze Santin eta Koldo Garcia zientzialariekin.

Koldo Garciarentzat «ez da neurririk hartu, hala saldu nahi badute ere». Izortze Santini «deigarria» zaio udalerrien gain erantzukizuna jartzea. «Lakuak baditu lanabesak egoerari aurre egin eta irizpide homogeneoak jartzeko, denentzat berdinak. Orain arte teorian prebentzio neurriak betetzen  ziren, beraz ez du ulertzen zergatik orain mugapenak ezartzen diren eremu horietan. Batik bat kutsatzeak aireztatu gabeko leku itxi eta jendetsuetan ematen direnez, hor zentratu beharko liratezke» neurriak Santinen ustez.

«Gainera, neurri murriztatzaileez gain badago beste neurririk. Esaterako, erakundeek lekuen aireztapenean zer egin dute kalitatea hobetzeko? Arazoa dugu eskoletan, 12 urtetik beherakoetan, zergatik ez dira baliabideak jartzen zentruetan aire kalitatea bermatzeko? zergatik bota zituzten aztarnalariak? trasmisioa eteteko beharrezkoa da euren lana. Hainbeste neurri har daitezke hartzen ez direnak, horrek baliabide ekonomikoak eskatzen baititu».

Covid ziurtagiriaz, horrek ez duela ezer «salbatuko» uste dute zientzialariek. «Esan behar da txertatuta daudenek ere trasmititzeko gaitasuna dutela, nahiz eta gutxiago izan. Ziurtagiria izan dezakezu, baina gutxi aireztatutako leku itxi batera sartzerakoan koktel perfektua dago trasmisiorako. Ez da txertoak edo; da txertoak eta. Ziurtagiria orain uste dut ez dela hain eraginkorra. Ez da nahikoa, bermatu behar delako prebentzio neurriak betetzen direla».

 

Jaurlaritza Logoa