En direct

NAIZ Irratia

«Marxismo-feminismoa» oinarri, «guztion emantzipaziorako» bidea marraztu du MarxFem-ek

Feminismo marxista beharraz mintzatu dira IV. MarxFem konferentzian parte hartu duten Jule Goikoetxea ekintzaile feminista eta EHUko irakaslea eta Elena Beloki Iratzar fundazioko kidea. Dominazio sistematikoaren aurrean, aliantzak eraikitzea ezinbestekoa dela ondorioztatu dute parte hartzaileek.

Audio_placeholder

«Marxismo-feminismoa» oinarri, «guztion emantzipaziorako» bidea marraztu du MarxFem-ek

Loading player...
Marxfem jardunaldietako lehenengo mahai-ingurua, presentzialki egin den bakarra. (Jon URBE/FOKU)
Marxfem jardunaldietako lehenengo mahai-ingurua, presentzialki egin den bakarra. (Jon URBE/FOKU)

Feminismoa «ez dago hilda» baizik eta «inoiz baino biziago» Jule Goikoetxea EHUko irakasle eta ekintzailearen arabera. Hausnarketa ariketa kolektibo handi bat izan da IV. MarxFem konferentzia. «Helburua zein da? XXI. mendeko marxismo-feminismoa eraberritu eta guztion emantzipaziorako izan dadila» dio Goikoetxeak.

Mundu osoko aditu eta hizlarien parte hartzeaz gozatu ahal izan da konferentziaren baitan. Bilbon egitekoa zen iaz MarxFem konferentzia, pentsamendu feminista-marxistari eskainitako zikloa. Baina hura atzeratuta aurten online formatuan egin dute. Transform Europe, EHU, Iratzar Fundazioa, Critical Theory Bilbo-Barcelona, Rosa Luxemburg fundazioa eta Berliner Institut fur Kritsische Theorie erakundeak izan dira antolatzaileak.

Mundu berri bat

Elena Beloki Iratzar fundazioko kidea ere izan zen parte hartzaileen artean. Halako konferentziek zertarako balio duten galdetuta, «mundua aldatzeko» aipatu du Belokik. Ezberdintasunen gainetik, feminismo antikapitalistek guztientzat sistematikoa den dominazioaz jabetzea, eta horren aurrean antolatu eta aliantzak eraikitzea funtsezkotzat deritzo.

Jaurlaritza Logoa