En direct
Axut! kolektiboaren ‘Amua’ antzezlanareko egindako musika, Harkaitz Canorekin egindako ‘Fruitu Arraroak’ elkarlana eta bidean ahaztu zituen kantuak elkartu eta 11 abestiko diskoa egin du Maite Larburuk. Hausturei eskaini die lana, krak horiei, «hausturak egunero gertatzen dira, batzuk isilak dira eta besteak ozenak. Krak horiek guztiak biltzen saiatu naiz» esan digu.
Raymond Parker idazlearen poema bat, Harkaitz Canoren hitzak eta Itoiz taldearen ‘As Noites de Radio Lisboa’ abestiaren moldaketa bat bildu ditu diskoan. «Boxeo ring batean aritzen naiz, batzuen hitza azpimarratzen eta besteetan musika».
Diskoaren inguruan aritu gara eta hiru kanta abestu dizkigu; izan ere,«istorioak kontatzen dituen musikaria» da Maite Larburu.