En direct

«Uste dut ia denek zinez maila polita eman dutela. Iparraldeko bertsogintzaren lagin bat da»

Oholtza gainean izan dituen sentsazioez, Ipar Euskal Herriko bertsolaritzaren egoeraz eta honek Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketa Nagusian izan behar lukeen pisuaz mintzatu da, Xilabako txapeldun Amets Arzallus. Ortzi Idoatek berriz, antolakuntzaren berri eman du.

Audio_placeholder

«Uste dut ia denek zinez maila polita eman dutela. Iparraldeko bertsogintzaren lagin bat da»

Loading player...
Amets Arzallus, Donibane Lohizunen txapela jantzi ondoren. (Bob EDME)
Amets Arzallus, Donibane Lohizunen txapela jantzi ondoren. (Bob EDME)

Amets Arzallusek jantzi du Xilabako txapela. Miren Artetxerekin iritsi zen buruz buruko gogoangarri batera. Lapurdi, Baxenabarre, eta Xiberoako bertsolariek erakutsitako maila goraipatu du laugarren aldiz Iparraldeko bertsolari onenaren txapela jantzi duen Arzallusek, «uste dut ia denek zinez maila polita eman dutela. Iparraldeko bertsogintzaren lagin bat da. Eta uste dut aurrera goazela pixkanaka».

Donibane Lohizuneko saioaren ostean Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketa Nagusirako txartela lortu dute Arzallusek, Artetxek, hirugarren izan den Odei Barrosok eta laugarren izan den Maddalen Arzallusek. Azken finalean izan zen Sustrai Colinarekin batera bost hauek izango dira Ipar Euskal Herriko ordezkariak heldu den txapelketa nagusian. Gehiago izan behar luketen galdetuta, maila badagoela uste du Xilabako txapeldunak, baina zaila ere badela ulertzen du bati, emandako tokia beste bati kendutako tokiaren baliokide delako. «Inork ez du utzi nahi eta inork ez du leku bat galtzerik merezi» dio Arzallusek, baina «oreka» topatzearen alde egiten du.

Amaitu gabekoaren amaiera

Pandemiak hala behartuta iaz bertan behera gelditu behar izan zen Xilaba. Aurten, txapelketa aurrera ateratzea eta publikoarekin egitea gainera, ez da lan erraza izan. Iazko arantza kendu ahal izan dute antolakuntzan jardun duen Ortzi Idoateren arabera, «segida bezala ezin da hartu, zerotik hasi behar izan genuen. Baina gu txapelketa bera bezala kontsideratzen dugu».

Jaurlaritza Logoa