En direct

NAIZ Irratia

Covidaren olatu bortitzik ez dute espero adituek, txertoari esker

Gora egiten ari dira koronabirus kutsatzeak, baina egoerak «orain arte ikusi ditugun olatuekin zerikusirik ez du izango» Izortze Santin eta Koldo Garcia zientzialarien arabera. Iazkoarekin alderatuta, egoera «guztiz ezberdina» delakoan, ez dituzte argi ikusten Gabonei begirako balizko neurriak.

Audio_placeholder

Covidaren olatu bortitzik ez dute espero adituek, txertoari esker

Loading player...
Baheketa baten artxibo irudia. Nafarroan 129 positibo zenbatu dira. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Baheketa baten artxibo irudia. Nafarroan 129 positibo zenbatu dira. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)

Nafarroan 100 positiboen langa gainditu duten egun berdinean, eta aurreko astean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egunero 200 positibo inguru zenbatu ostean, NAIZ Irratiko tertulia zientifikoan izan dira Izortze Santin eta Koldo Garcia zientzialariak. Egoera, tentuz neurtzeko modukoa da eta segurtasun neurriak zorrotz betetzeko unea ere bai. Baina uste dute baikor izateko arrazoiak ere badirela. «Kutsatze gehienak umeetan ematen direnez, eta umeek normalean covid larria pairatzen ez dutenez, ez lukete eraginik izango ospitaleetan. Nagusi batzuk kutsatuko diren arren, haien eragina ospitaleetan ez da oso handia izango, hein batean (txertoarekin) babestuta gaudelako» azaldu du Santinek, «orduan adi egon behar gara bilakaerari, baina «orain arte ikusi ditugun olatuekin zerikusirik ez du izango» gaineratu du.

Momentuz egoera kontrolpean dagoela dioten arren, Lakua eta Iruñeko gobernuek dagoeneko ohartarazi dute kutsatze tasa murriztu ezean, litekeena dela Gabonetan neurri murriztaile berriak hartu behar izatea. Duela aste batzuk kasik normaltasunera itzulera iragartzen ari zirela kontuan izanik, mezu kontrajarriak helarazten ari direla uste du Garciak, «duela hilabete esan zuten endemikoa zela. Bai Nafarroako agintariek baita EAEkoen hitz hori erabili zuten. Orain diskurtsoa aldatu dute berriz. Hori ez da lagungarria». Dena dela, kutsatzeak gora egiten ari diren bitartean, ekitaldi jendetsuen edukieretan mugak jartzea egoki izan daitekeela uste du Garciak.

Jaurlaritza Logoa