En direct

Ospakizun bikoitza izango dira larunbatean, azaroaren 6a, Iurretan egingo diren Arrosa Irratiko Sareko IX. Topetak. Bi urtetik behin egiten dira irratien arteko topaketa hauek baina pandemiaren ondorioz bertan behera gelditu ziren. Aurten, are gehiago dago ospatzeko: Iurretako Laixiar irratiaren sorrera, eta Arrosa Irrati Sarearen 20. urteurrena.
Igorreko Abadeen etxean eramango dira aurrera topaketak eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Hiru tailer antolatuko dituzte 10:00etarako. Hizkera sexista eta arrazistaren inguruko hausnarketa izango da bat, beste biak teknkikoagoak izango dira: irrati bat software libreaz nola martxan jarri, eta, bestetik, FMko emisio bat nola egin. Eguerdian, Goiuria kultur etxean, podcasten inguruko mahai-ingurua egingo da. Argia aldizkariko ’Beranduegi’ podcasteko eta ’Klak’ gazteon ahotsa podcasteko kideekin batera, Ondarroako Radixu eta Gasteizko Hala Bedi irratiko kideek parte hartuko dute. Bazkalondoan Arrosa sareko irratien arteko irrati nobela bat egingo dute eta 18:00etan, Arrosa sarearen 20 urteei buruzko dokumentala estreinatuko dute. Eguna borobiltzeko kontzerturik ez da faltako, Haatik eta Baske Street Boys bukatuko da eguna.


