En direct

NAIZ Irratia

Aietetik 10 urtera, irakaspen eta erronkei begira

Aro berria abiatu zuen 2011ko Aieteko adierazpenak Euskal Herrian. Hura gogoan, irakaspenak eta erronkak aztertzen izan dira NAIZ Irratian Brian Currin, Anaiz Funosas, Paul Rios, Karmen Galdeano eta Amalur Alvarez. 

Audio_placeholder

Aietetik 10 urtera, irakaspen eta erronkei begira

Loading player...
Representantes internacionales e invitados a esta jornada de Aiete, en el posado conjunto previo. (Idoia ZABALETA |FOKU)
Representantes internacionales e invitados a esta jornada de Aiete, en el posado conjunto previo. (Idoia ZABALETA |FOKU)

Aieten bertan abiatu dituzte Aieteko adierazpenaren 10. urteurrenaren harira antolatutako jardunaldiak. Bigarren saioa Donostiako Kursaalean izan da eta NAIZ Irratitik igaro dira hamarkada honen bilana egitera urrats hura posible egin zuten protagonistak. 

Brian Currin abokatuak «ETAren aukera galtzen uztea» egotzi die estatuei, Aieteko adierazpenaren ostean ez zirelako engaiatu euskal prozesuan. Biktimen eta presoen «erabilpen politikoa» salatu du eta gizarte zibilak izan duen protagonismoa nabarmendu du. 

Aieteko konferentzia antolatzeko lan nagusia Lokarriren esku geratu zen, Paul Rios zuen buru gizarte ekimeneko egitasmo hark. Orduko lanak, ezinak eta presak gogoratu ditu Riosek NAIZ Irratian eta «Aieteko izpiritua» berreskuratzeko beharra azpimarratu du. 

Bake Bidea da jardunaldien antolatzaileetako bat eta Anaiz Funosas bere bozeramailea. Herri ekimenaren bultzada nabarmendu du NAIZ Irratiko setean eta aurrera begira ere «kuraia, ausardia eta arriskuak hartzeko gaitasuna» beharko direla nabarmendu du. 

Karmen Galdeanok Estatuaren biktimek bizi duten bazterkeria salatu du. Atzo bertan Espainiako Kongersuak HBko militanteen aurkako gutun-bonben auzia ikertzea ekidin zuen, «umiliazio berri bat» da bere esanetan. 

Aieteko laugarren puntuari begira 

Jardunaldien bigarren jardunaldiko saioetako bat Kataluniar kutsu nabarmenarekin dator. Quim Torra presidente ohia eta Jordi Cuixart Omniumeko presidentea izango dira hizlarien artean, baita Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakari ohia eta Amalur Alvarez Gure Eskuko bozeramailea ere. Azken honek Aieteko adierazpenaren laugarren puntuaren garrantzia ekarri du gogora, herritarren nahia galdeketa bidez gauzatzeko beharra. 

Jaurlaritza Logoa