En direct

Bigarren Kafea

Maddi Arana: «Emakumeen isilarazpenean oinarritzen da ikuskizuna»

Audio_placeholder

Maddi Arana: «Emakumeen isilarazpenean oinarritzen da ikuskizuna»

Loading player...

Bi gerlarik, Virginia Morriones narratzaile eta Maddi Arana biolin-joleak eta 13 emakumeren ahotsek osatzen dute 'Anónimas, palabras de mujer'. Helburua, kristo aurreko 2000 urtetik hasi eta gaur egunera arte, anonimo edo gizon bezala sinatu behar izan zuten emakumeen lana balioan jartzea. 

Horretarako, gerlariz janzten dira Morriones eta Arana; «historian zehar emakumeek egindako borrokagatik, eta gaur egun egiten ari garen borrokagatik».

13 ahots aukeratu dituzte: Enheduanna, Safo de Lesbos, Liadain de Corckaguiney, Beatriz de Dia, Sor Juana Inés de la cruz, Emily Dickinson, Rosaía de Castro, Gloria Fuertes, Noemia de Sousa, Alejandra Pizarnik, Ali Cobi Eckerman, Nadia Anjuman eta Elvira Sastre. «Olerkiak errezitatzen ditu Virginiak, eta nik musikarekin laguntzen dut, inprobisatzen».

Gogorra da ikuskizuen kontatzen den ia dena, olerkiek sakontasun handia baitute; «emozionalki intentsoa da, baina ezin dugu beste aldera begiratu»

Maddi Arana biolinarekin etorri da Bigarren Kafera.

 

Jaurlaritza Logoa