En direct

Naiz Irratia

Ostirala arte okupatuko du Aldak Biarritzeko etxe turistikoa

Alda mugimenduak ekainean hasi zuen etxebizitza turistikoek Lapurdiko kostaldean izan duten zabalpena salatzeko kanpaina. Biztanlego lapurtarrak «etxebizitzak galdu» izana, eta «Airbnbk legea ondo ezagutu arren, nahita ez errespetatzea», salatu dute.

Audio_placeholder

Ostirala arte okupatuko du Aldak Biarritzeko etxe turistikoa

Loading player...
Alda mugimenduak Biarritz erdigunean dagoen apartamentu bat okupatu du. (NAIZ)
Alda mugimenduak Biarritz erdigunean dagoen apartamentu bat okupatu du. (NAIZ)

Aldak zehaztu du 10 mila etxe legeztatu gabe daudela. Biarritzen zehazki, 5600 etxe turistiko daude, eta soilik 2 mila etxe daude legeztatuak.

Xebas Christy Aldako presidenteak azaldu du, Airbnb eta antzeko plataformek Frantziako hiri handietan mugak jaso ostean, estrategia aldatu eta kosta zein landa eremuetara jo dutela. «Orain, kostaldeko hirietara eta baserri eremuetara zabaldu dira. Orduan, Ipar Euskal Herrian, lehen lerroan gaude». 

Egoera konpontzeko, «konpentsazio mekanismoa» proposatzen du Aldak. Honen bitartez, alokairu turistikoa eskani nahi duten maizterrek, ohiko alokairuko etxe bat eskaini beharko dute.

Jaurlaritza Logoa