En direct
Euskotren Liga irabazi berritan izan gara haiekin. Abuztuaren 14 eta 15eko asteburuan Zarauzko Ikurrina ospetsuaren lehia jokatu zen eta, nahiz eta Arraunekoek irabazi ezin izan zuten, liga haienganatzea lortu zuten. Puntutan berdinduta zeuden Orio eta Arraun Lagunak, baina ligan zehar Donostiakoak garaipen gehiago lotutakoak zirenez Euskotren Trofeoa eskuratu zuten.
Bi partaideek azpimarratu dute kideen artean lortu duten «giro onari eta garatu duten talde-psikologiari» zor dizkiotela aurtengo lorpenak. 2020. urteko denboraldia gogorra izan bazen ere, Etxabek dio «pentsaera aldatzen» jakin dutela aurtengoan eta gustura daude emaitzarekin.
Elkarte handien aurka jokatzen dute, Hondarribia, Orio eta Kaiarribaren aurka, baina bertan daudela eta irabazi dezaketela erakusteko beta eman die ligako garaikur honek. Astudillok azpimarratu du estropada handienerako «haien %100» emango dutela eta «uretan» erakutsiko dutela haien balioa.