En direct

Oinatz Aizpuru
NAIZ Irratia. Haria 2ko gidaria

Askatasuna Pirinioak argiztatuz

2022ko uztailaren 2an Pirinioak argiztatzeko deia egin dute Euskal Herriko eta Kataluniako eragileek. «Elkartasunetik elkarlanera» pasa eta mobilizazio ikusgarriarekin askatasunaren eta autodeterminazioaren argiaz jendartea aktibatu nahi dute, Gure Eskuko Jexux Olaziregik esan moduan.

Audio_placeholder

Askatasuna Pirinioak argiztatuz

Loading player...
Oihana Azkorbebeitia mendi lasterkaria aurkezpenean izan zen (Jagoba Manterola FOKU)
Oihana Azkorbebeitia mendi lasterkaria aurkezpenean izan zen (Jagoba Manterola FOKU)

2022ko uztailaren 2an Euskal Herria eta Katalunia elkartuko dituzte, batetik bestera dauden mendietako 400dik gora gailurrak argiztatuz. Gure Eskuk, ANCK, eta Federacio d’Entitats Exxcursionistes de Catalunyak antolatu dute. Omnium Culturalak eta Aritsted de la Republicak ekimena sostengatuok dute. Autodeterminazioaren eta askatasunaren aldeko ekimen bateratua izango da.

Datorren urtean egin asmo dutenaren aurkezpena egin zuten Aiako Harrian eta gaur Jexux Olaziregi Gure Eskuko lagunak eman dizkigu xehetasunak. Ekimenarekin, Kataluniarekin elkartasunetik elkarlanera pasatzea dute asmoa: «Montserrat argiztu zuten, hemen Aiako Harria lehenik eta ondoren egon ziren erreplika guztiak Kataluniarrei gustatu egin zitzaien. Hara joateko gonbidapena egin ziguten eta iadanik proposamena eraman genuen, Higerretik Creusera Pirinioak argiztatzea».

Zalitasunik handiena kataluniarren eta euskal herritarren lan egiteko modua engranatzea izango da Olaziregiren ustez. Ikusita zenbaterako antolakuntza behar den, erronka nagusiena parte hartzaileak modu duin batean aritzea dela esan du. Gainera, uste du horrelako ekimen handi bat beharrezkoa dela, kalea berreskuratzeko, jendea mobilizatu eta anbizioa sustatzeko. 

Laister zerrenda publiko egingo eta udazken inguruan izena nola eman adieraziko dute.

Bi mezu nagusi dituzte: «batetik, askatasunaren mezua. Bi herriek askatasunean erabaki nahi dutela etorkizuna; bestetik, autodeterminazioarena. Heldu behar diogu kontzeptu horri eta zabaldu nahi dugu».

«Nazioartetik datorren olatuak gainetik pasa ez gaitzan, igerian hasi behar dugu», esan du Olaziregik.

Jaurlaritza Logoa