En direct

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria
Entrevue

Mikel Eziolatxa: «Elizako sexu abusuen biktimek egia behar dugu»

Nafarroako eskola katolikoetan eman diren abusuen biktimen mailaketa salatu du Mikel Eziolatxak. Francisko Perezek El Puy elizbarrutiko eskolagatik bakarrik barkamena eskatu arren, artzapezpikua «elizako ordezkari gorena» dela oroitarazi du.

Audio_placeholder

Mikel Eziolatxa: «Elizako sexu abusuen biktimek egia behar dugu»

Loading player...
Lizarrako Puy eskolako eta Gareseko Reparadores-eko sexu abusuen biktimak, Iruñeako Artzapezpikuaren atarian.. (Iñigo URIZ/FOKU)
Lizarrako Puy eskolako eta Gareseko Reparadores-eko sexu abusuen biktimak, Iruñeako Artzapezpikuaren atarian.. (Iñigo URIZ/FOKU)

Nafarroako neska-mutil abusatuak kexu dira espainiar Estatuan elizak abusuekiko duen jarreraz. «Nahiz eta Francisco Aita Santuak sexu-abusuekiko jarrera aldatu, Espainiako elizak ez du maila ematen. Haien erantzukizun eta protokoloetan ezkutatzen dira. Berdin jarraitzen dugu, abusuak ezkutatzen eta aho txikiarekin barkamena eskatzen».

Ohiko justizian, preskribatuta daude abusu delituak. Alternatiba zuzenbide kanonikora jotzea izan arren, Nafarroako neska-mutil abusatuak ez dira fio justizia honetaz, «konfiantza gutxi» ematen dielako.

Egia eta erreparazioa aldarrikatu ditu Eziolatxak. Baita ere, beste herrialdeen antzera, jarrera aldaketa. «Belgikan, Estatu Batuetan edo Kanadan beste formulak bilatu dira. Elizaren jarrera ere desberdina izan da. Ateak eta dokumentuak ireki dituzte ikertzeko. Ez dira ezkutatzen konkordato akordioetan».

Jaurlaritza Logoa