En direct
«Piketeetan elkartzen ari gara, jendea etortzen ari da, besarkatzen ari gara eta suziriak ere bota ditugu». Ixone Retes Tubacexeko langilearekin hitz egin dugu EAEko Auzitegi Nagusiak 95 langileren kaleratzeak baliogabetu dituela jakin eta gutxira.
Tubacexeko langileek 145 egun bete dituzte greban, astearte honetan. Ez dute berehalakoan ahaztuko gaurko eguna. «Guretzat bidegabekeria bat zen guzti hau eta arrazoia eman digute, aurrerapausu oso handia da».
Zuzendaritzak epaiari helegitea aurkeztuko diola iragarri aurretik hitz egin dugu Retesekin. Edonola, «guk argi dugu jarraituko dugula, badakigu zein den gure bidea», baieztatu du Tuabecexeko langileak, helegitearen aukeraz galdetuta.
Mobilizazio dinamika indartsu eta sendoa garatu dute Tubacexeko langileek azken hilabete luzeetan. Borrokak merezi duen galdetuta, «bai, borrokak merezi du, argi eta garbi, merezi du eta egin behar da», erantzun du.
Tubacexeko langile grebalariek behin eta berriro errepikatu duten baieztapena ere berretsi du Retesek: «Guk hasieratik esan dugu, guztiak sartu arte ez da inor sartuko.