En direct

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria

Berdintasunaren alde desfilatuz, 25 urte bete ditu Irungo alarde parekideak

Ekainak 30, San Martzial eguna, Alardea burutu ohi da Irunen. Pandemiaren ondorioz, bigarren urtez ez da alarderik egongo. Ez baztertzailea, emakumea soldadu gisa desfilatzeari uko egiten diona, tradizioa argudiatuz. Ezta, aurten 25 urte betetzen dituen alarde publikoa.

Audio_placeholder

Berdintasunaren alde desfilatuz, 25 urte bete ditu Irungo alarde parekideak

Loading player...
Irungo alardea (Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS)
Irungo alardea (Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS)

1996an, mahai inguru bat burutu ostean, emakumeak soldadu gisa desfilatzeko aldarrikapena egin zen. Eztabaida Irungo Udalera, Alardearen jatorrizko antolatzailearengana zabaldu zen. Apirileko Udalbatzan, soldadua nor izan daitekeen zehazten zuen ordenantza gaurkotzea proposatu zuten Eusko Alkartasuna, Herri Batasuna eta Izquierda Unida alderdiek, emakumearen parte hartzea bermatzeko.

50 emakumek «alardean parte hartzeko eskubidea aintzat hartzea» eskatu zuten Osoko Bilkuran, banan banan, zapi gorriak entregatuz. Hauek festetan parte hartzeko duten eskubidearekin batera itzultzeko galdegin zuten. Ekainak 30ean, alardean sartzeko lehen saiakera egin zen 56 emakumez osaturiko taldea Ama Shantalen izena duen konpainian sartu zen, nahiz eta gogor erasotu zituzten. 1996an Karmele Tolosak San Martzial karrikan ikusi zuen alardea. Urte horretatik aurrera alarde parekidearen alde desfilatzen hasi zen.

Jaurlaritza Logoa