En direct
Arantza Flores argi teknikari eta diseinatzaileari argi eta ilunekin jolastea gustatzen zaio; «aktoreari aurpegia ikusi behar zaio, baina beti dago ilunen bat» aitortu digu.
Aski ezagunak diren lanen argiztapen diseinua burutu du azkenaldian; 'Heriotza Bikoitza', Mugmus Laborategiaren 'Esku harriak', Horman Poster konpainiaren 'Antigone', Artedrama eta Huts Teatroaren 'Atzerrian lurra garratz', besteak beste.
Ikus-entzunezkoetan argiak duen garrantziaz ohartu zen, baina argiztapena lantzerakoak arte eszenikoak interesgarriagoak egin zitzaizkion; «arte eszenikoan begiak ikusten du, ikus-entzunezkoan, aldiz, kamarak» esan digu.
Hasi zenetik, teknikari lanak antzoki ezberdinetan burutu ditu; sei urtez Katalunian bizi izan zen eta bertako antzoki asko ezagutu ditu: TNC (Teatro Nacional de Cataluña)s, Teatro Borrás, Bartzelonako Antzoki Zaharra, Gran Teatre del Liceu, San Cugateko antzokia….
Egun, Bilboko Arriaga antzokiko argi teknikarietako bat da, gizonezko teknikariak ohikoagoak diren munduan; «lan munduan emakumearen sarrera herenegunekoa da, eta ogibide teknikoak lan fisikoarekin erlazionatzen dira oraindik».