En direct

Astra Zenecaren txertoak 60 urtetik beherakoen artean odol bilduak sor zitzakeela eta enpresaren hornidura gabeziak argudiatuta Espainiar Gobernuak bigarren dosia Pfizerrena ematea erabaki zuen, Astra Zenecaren lehen dosia jaso zuten 60 urtetik beherako pertsonei.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Eusko Jaurlaritza erabat lerratu zen Madrilek ebatzitakoarekin eta Astra Zenecaren dosi eskasiaz ohartarazi zuen. Eneko Fernandez, Junkal Susperregui eta Erika Lagoma irakasleak dira eta hirurek txerto baten ala bestearen arteko hautua egin behar izan dute. Fernandezek eta Susperreguik, Astra Zenecaren bigarren dosia hartzea erabaki zuten, eta Susperreguik zehaztu duenez «prozesu nahiko azkarra» izan da. Lagomak berriz bide askoz ere korapilatsuagoa egin behar izan du prozesua burutzeko; «labirinto» bat izan dela dio.


