En direct

Esanezin: «'Esanezin', musikaz haratago, nire bizitzari zentzua ematen dion kontzeptua da»

Audio_placeholder

Esanezin: «'Esanezin', musikaz haratago, nire bizitzari zentzua ematen dion kontzeptua da»

Loading player...

2019ko udan eman zituen bere lehen pausoak musika munduan Ianire Aranzabek. Oriol Floresekin batera egin du bide hori, eta urtebetete eta erdi geroago iritsi da gure eskuetaraino eta belarrietaraino emaitza: 'Aireratzen', Esanezin taldearen lehen lana.

«Beldurretatik eraikitako proiektua da» aitortu digu Ianire Aranzabek, baina lortu du gitarra eta mikrofonoarekin korapiloak askatzeko modua. Mezu zehatza dute zazpi abestiek, «hitzez adierazi ezin dudana azaltzen dut musikarekin». Hasieratik bukaerara jarraian entzuteko diskoa egin du Aranzabek, diskoaren osotasunean sinisten baitu, «diskoak nire ibilbide musikala islatzen du; lehenengo abestia akustikoan da, eta gero indarra hartzen doaz abestiak».

Crowdfunding kanpaina bati esker argitaratu du lehen diskoa hau, «indarra ematen dizu diskoa oraindik atera gabe dagoenean, norbaitek entzun nahi zaituela ikusteak» esan digu. 

'Berriz(Zu)', 'Denbora' eta '≠' abestu dizkigu Bigarren Kafean.

 

Jaurlaritza Logoa