En direct

Bigarren Kafea

Ainara Ortega: «Nik uste dut bizitza umorez egina dagoela; baita unibertsoa ere»

Audio_placeholder

Ainara Ortega: «Nik uste dut bizitza umorez egina dagoela; baita unibertsoa ere»

Loading player...

Kantuz bizi da Ainara Ortega Barrenetxea eta kantuz igortzen ditu penak ihesi 'ONIN' diskoan. 2021eko martxoak argitaratu zuen bere bigarren lana musikari hernaniarrak. Lehena 2015ean argitaratu zuen, 'Scat' deiturikoa, jazzetik asko zuen lana.

Etiketa horretatik aldendu da orain, baina jazzari eskaini dio 'Especialidad en Jazz' kantua; izan ere, «Euskal Herrian oso desesperagarria da jazz musikaria izatea». Protesta kantuak eta estilo teatraleko abestiak ere sartu ditu etiketarik ez duen diskoan. «Ez naiz etiketetan galtzen; ez dut konplexurik» aitortu digu Ortegak.

'Musika, Maixu' da akaso diskoko abestirik bereziena, Lander Arriola Agirretxeri, zendutako bikotekideri, eskainia. Baina Ortegak argi dio, «txantxa eta umorea da diskoaren oinarria».

 

Jaurlaritza Logoa