En direct
Ospitaleratutako Haurren Egunaren harira, AlgaraKlown elkarteko kidea den Anduriña Zurutuzak bisitatu gaitu.
Anduriña Zurutuzak Nafarroako Antzerki Eskolan hasi zuen formakuntza eta Virginia Imazen bisita baten ostean, klownaren unibertsoan murgildu zen. Horrela, Oihulari Klown Antzerki Taldean hasi zen lanean, sudur gorriekin maiteminduta.
Hainbat lanetan parte hartu ostean, BADUT Taldea sortu zuen Txefo Rodriguezekin eta bertan ari dira lanean, ipuin musikatuak, animazioak eta ikuskizunak egiten: 'Flamenkito', 'Zirriborro', edo 'Ipuin Musikatuak', adibidez. Gainera, AlgaraKlown taldearekin aritzen da, Ospitalean gaixorik dauden umeei irribarrea ateratzen, bideo-dei bidez.
Formakuntzaren garrantziaz, gorputzaren mugimenduaz eta generoaren eraginaz aritu gara Bigarren Kafean.