En direct
Pasa den asteburuan jokatu dira Espainiako Patinaje Txapelketak Iruñean. Bertan izan ziren lehian Tolosako Irristaka taldeko sei patinatzaile, eta emaitzekin «oso pozik eta oso gustura» agertu da NAIZ Irratian Aitor Vacas bertako entrenatzaileetako bat.
Batzuentzat lehenengo Espainako txapelketa izateko «oso emaitza onak» izan dituztela adierazi du Vacasek, «denak lehen 20 patinatzaileen artean». Aurten, Espainiako txapelketarako plazak mugatuak izanda, maila altua zen, baina bikain burutu dute Tolosako taldeko patinatzaileek. Euskadiko Txapelketetan ere domina ugarirekin iritsi zen etxera Irristaka taldea, «espero baina hobeto» aritu dira bi txapelketetan Vacasen hitzetan.
Hilabete barru, pistako Espainiako Txapelketak jokatu dira Madrilen, eta agian, bertara ere gerturatuko direla azaldu du gasiteiztarrak. Aldi berean, bi aste barru lehiatuko da Aitor Vacas bera, Iruñean jokatuko diren Espainiako Txapelketetan.