En direct

Aiaraldera begira jarri gara Informazioaren Harian Tubacexeko langileek bizi duten egoerari begira jarri asmoz. Sergio Zaballa komiteko kideak azaldu du «indarrak amaitzen» hasita daudela baina ingurukoek helarazten dieten elkartasunagatik «tinko» jarraituko dutela helburua lortu arte, langile bat bera ere ez kaleratzea.
Joan den apirilaren 15ean zuzendaritzak 129 kaleratze egin zituen efektibo. Zaballak azaldu du ez dutela zuzendaritzaren erabaki hori onartzen eta 129 langile horiek langabezian dauden arren, langileek ez dituztela kaleratutzat hartzen eta haiek ere enpresan jarraitu behar dutela aldarrikatzen dutela. «Edozein negoziaketetarako prest gaude baina zuzendaritzak eman behar du horretarako pausoa». Aurrera begira grebarekin tinko jarraituko dutela aurreratu du Zaballak, argi utziz ez dutela etsiko zuzendaritzak «langile bakar bat ere ez kaleratzea onartu arte».


