En direct

Naiz Irratia

Ernesto Prat [Lekarozko zinpeko alkatea]: «Poliziaren presentzia itogarria da azken egunetan»

Lekarozko alkatetza taldeak Aroztegia inguruan azken asteetan gertatzen ari dena salatu du; herriaren borondatearen aurka luxuzko eremuaren proiektua inposatzeaz gain, poliziaren presentzia «itogarria» dela gehitu dute. 

Audio_placeholder

Ernesto Prat [Lekarozko zinpeko alkatea]: «Poliziaren presentzia itogarria da azken egunetan»

Loading player...
Aroztegia proiektuaren aurkakoak, bertara gerturatutako bi guardia zibilen begiradapean. (BAZTANGO GAZTE ASANBLADA)
Aroztegia proiektuaren aurkakoak, bertara gerturatutako bi guardia zibilen begiradapean. (BAZTANGO GAZTE ASANBLADA)

Duela bi aste inguru hasi ziren Aroztegiko luxuzko eremuaren obrekin, eta horrekin bat hasi ziren horren aurkako protestak. Ernesto Prart Lekarozko zinpeko alkateak salatu du Naiz Irratian «inposatutako proiektua» dela. Aferak, berez, ertz asko ditu, horietako bat juridikoa; esan duenez, aztertu dutenera arte, «ez dituzte lanak egiteko baimen guztiak eskura».

Gainera, proiektu horren aurka egiten ari diren protestak tarteko, poliziaren presentzia «itogarria» dela salatu du.

Jaurlaritza Logoa