En direct
TZ, Testu Zaharrak Bilduma osatzen zuten bi lanei beste bi heitu zizkie berriki. Xabier Monasterio idazle eta itzultzailea dago proiektu honen atzean eta berak azaldu digu zein den bilduma berezi honen helburua. TZ sortak garai batean Euskl herrian nahiz atzerrian literaturan gaina hartu zuten liburuak argitaratzea du helburu, haietan bilduak dauden balioak nabarmendu nahian, balio horiek, hein handi batean, giza eskubideei loturikoak izanik. Liburuen hautaketan, jatorrian baino, edukian dago gakoa.
Oraingo honetan, alde batetik, Kate Chopin idazlearen Esnatzea eleberria plazaratu dute Amerikako Estatu Batuetako lehen eleberri feministatzat jotzen dena eta XIX. mendearen amaieran bizi izandako emakume baten ahalduntze prozesua erakusten diguna. Zor historiko bati erantzuten dio argitalpen honek Xabier Monasterioren iritziz. Emakumen eskubideen aldeko mugimenduan aitzizndari izan ziren emakumeei omenaldi bat ere bada. Egun mugimendu feministako kultuko liburua dena, euskaraz irakur dezakegu aurrerantzean.
Bestetik, Iparreko eleak (Ipar Euskal Herriko testu laginak) deritzan lana ere aurkeztu nahi dizuegu. Xabier Monasteriok hautaturik eta prestaturik, 28 atal laburretan barna Iparraldeko euskaldunek literaturan nahiz bestelako arloetan sorturiko testuen antología bat eskaintzen dugu, testu bakoitza bere testuinguruan egokiro kokatuta dagoela. Galdera bati erantzutera dator liburua, nola liteke garai batean iparraldean jasotako ondareak batere oihartzunik ez izatea Hego Euskal Herrian? Idazle eta itzultzailearen iritziz, kanpoko literaturak liluratu izan gaitu bertakoaren kaltetan, zenbaitetan gure literatura gutxietsi izan dugularik. Gutxiespen horren atzean zer dago Monasterioren iritziz, Euskal literatura neurtzerako garaian parametro faltsuak eta desegokian erabiltzen ditugula. izan ere Espainia edo Frantziako literaturarekin alderatu izan ohi dugu, ohartu gabe bi kultura imperialista ditugula alde banatan, eta gurea berriz zapaldutako kultura bat izan dela. Errealitate hori kontutan hartu beharko genuke Xabier Monasterioren iritziz gure literaturgintza neurtzerako garaian, eta hau baloratzen eta maitatzen ikasi.