En direct

Bigarren Kafea

Rafa Berrioren sortze unibertsoari begira Rafa Ruedarekin

Urte pasatxo da Rafa Berrio (Donostia, 1963-Donostia 2020)  abeslari eta kantugile donostiarra zendu zela eta haren heriotz urtemugaren inguruan hamaika ekitaldi osatu dira. Tartean, Rafa Rueda eta Harkaitz Canoren eskutik antolaturiko solasaldia; Abesti baten anatomia.

Audio_placeholder

Rafa Berrioren sortze unibertsoari begira Rafa Ruedarekin

Loading player...
Rafa Berrio
Rafa Berrio

Musikari soila eta biluzia zen Rafa Berrio eta aldi berean geruza hamaigabeek osaturiko pertsonaia. Editatu gabeko Rafa Berrioren kasete batetik abiatuta, Harkaitz Canok eta Rafa Ruedak Berrioren sortze prozesuaren inguruko hausnarketa egin dute, Berrio bera gehiago biluztuz. Grabazioan ondo antzeman daiteke Berriok kanta bati hainbat ertzetatik nola heltzen dion, hurbiltze prozesua nola gauzatzen duen, kanta bera inguratu arte. 

Ondo ezagutzen zuen Rafa Ruedak Rafa Berrio, eta harekin 'Paradoja' diskoa grabatu zuen. Konposizio prozesua alderatu dugu eta antzekotasunak ere topatu ditu Ruedak berak kantuak egiteko moduarekin ere.





Jaurlaritza Logoa