En direct

Bigarren Kafea

Etxetik atera gabe parranda egiteko mahai-jolasa da 'Hoy se sale'

Xabi Tolosa eta Pablo Hernando 'Hoy se sale' mahai jokoa diseinatzen hasi zirenean ezin zuten imaginatu 5 urte beranduago parranda egitea ezinezkoa izango zela. Egungo egoeran «festa ero» bat egitea utopia bat delako akaso, jokoaren ehenengo edizioa amaitzear dago eta bigarrena aterako dute laster.

Audio_placeholder

Etxetik atera gabe parranda egiteko mahai-jolasa da 'Hoy se sale'

Loading player...

Pandemia bat iristear zela jakin gabe, 'Hoy se sale' mahai jokoa aurrera ateratzeko crowfunding kanpaina jarri zuten martxan Xabi Tolosa eta Pablo Hernando euskaldunek. 8000 euro behar zituzten eta bikoitza lortu zuten. Beraien hasierako ideia zen kuadrilako festa zoro bat mahai jolas batera eramatea, eta lortu dute.

Karta-jolas honen helburua zure kuadrilarekin parranda egitea da eta, irabazteko baina,  zure lagunek baino anekdota gehiago bildu behar dituzu. Hori bai, gehiegi mozkortu gabe edo aspertuta etxera joan gabe. Anekdota artean daude, Bob Esponjaz mozorrotutako batekin ligatzea, ipurmasailan tatuaje bat egitea edota noski, mozkorralia pasateko intentzioz kebab bat jatea...

Jokoaren mekanika erreza da. Umorez berregiten du muturreko parranda gau bat, non parte-hartzaileek hainbat agertokitatik pasatzen diren, kartetan irudikatuta, eta bakoitzak arau zehatz batzuk ditu. Jokoa festa bat hasten den ohiko tokietatik hasten da: garagardotegia edo kokteldegia, adibidez eta bukatu.... estoldak, hipodromoa, opera edo tanatorioa bezalako leku surrealistetan. Xabi Tolosak kontatutakoaren arabera bikotza da jokoaren grazia, alde batetik dago partidan gertatzen dena, eta horri gehitu behar zaio jolasaren bidez  gogoratzen diren  benetako 'farra' pasadizioak.

Crowfunding kanpaina jarri zuten martxan ekainan eta erraz lortu zuten jarritako helburua. Azaroan kaleratu zen mahai jokoa eta lehen edizioa ia agortuta, bigarrena kaleratzear da orain.

 

 

Jaurlaritza Logoa