En direct
Ekoitz Goikoetxea Gasteizen Euskal Filologian lizentziatu zen eta azken hamar urteetan Nafarroako hezkuntza arautuan aritu da Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasten. Txiki-txikitatik izan du hitzekin jolasteko zaletasuna, eta bertsolaritzan aritu egon bada ere, bestelako adierazpideak ere jorratu izan ditu eta baita sariak lortu ere. 2003an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalista izan zen, eta 2005ean Orixe Saria irabazi zuen. Azken urteetan besteak beste Basarri Sariko lehen eta bigarren sariak, Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa eta Iparragirre Saria eskuratu ditu.
Hainbat musika talderen abestietarako letrak ere idatzi ditu, Koldo eta Arantxa Iparragirrerentzat edo Huntza taldearentzat, adibidez. Eta bere bertsoak entzuteko aukera izan genuen 'Ama-alu-lur' ikuskizunean.
Garazi Zabaleta eta Aitor Lanasekin batera 'Trans-Formatzen' dokumentala zuzendu zuen, eta ikasle eta lankideekin aniztasunaren eta maitasunaren inguruko 'Mahaitasunez / Mésame' emanaldia eskolaz eskola eta herriz herri eskaintzen dihardu. Izan ere, bere esanetan, «ikasleek asko dute irakasteko».
Bigarren Kafearen estudiora gerturatu da gurekin hitz egitera.