En direct

Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

'Taulara' Lehiaketa jarri du abian Oihaneder Euskararen Etxeak

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak abian du dagoeneko udaberriko programazioa. Ohiko ekimenez gain lehiaketa berri bat ere jarri dute abian, 'Taulara', formatu txikiko antzezlan eta bakarrizketei zuzendutakoa. Iñaki Lazkano Oihanederreko teknikaria izan da kultur tartean aargibideak ematen.

Audio_placeholder

'Taulara' Lehiaketa jarri du abian Oihaneder Euskararen Etxeak

Loading player...
'Taulara'ren kartela
'Taulara'ren kartela

Formatu txikiko antzerki-lan eta bakarrizketentzako deialdi irekia da 'Taulara', Iñaki Lazkano, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeko teknikariak  azaldu digunez. Lehiaketa honek euskarazko antzezlan laburren sormena suspertu nahi du, eta aldi berean, antzerki munduko norbanakoei eta taldeei antzezlan laburrak garatzeko aukera berri bat eskaini.

Antzerki lan laburrentzako eta bakarrizketei zuzendutako aukera da, eta jasotako proposamenek ere gisa horretakoak izan behar dute: bakarka edo binaka burutzekoak, sinpleak atrezzorik gabeak, eta laburrak: antzezlanek gutxienez 15 minutuko iraupena izan beharko dute eta gehienez 20 minutukoa.

Euskara hutsean izan beharko dira. Lanaren gidoia edo emanaldi baten bideoa aurkeztuko beharko dute 18 urtetik gorako interesdunek oihaneder@oihaneder.eus helbidera bidalita. Izen-emate epea  martxoaren 29an zabaldu zen eta maiatzaren 3ra arte izango da zabalik. Aurkezten diren proposamen guztietatik, epaimahaiak 3 lan aukeratuko ditu, eta lan irabazle bakoitzak 600 €-ko saria jasoko du.

Epaimahaiak lanak baloratzerakoan lau irizpide hartuko ditu kontutan: lanaren kalitatea eta antzezgarritasuna, deialdi honetarako beren-beregi sortutako proposamena izatea, genero ikuspegia eta emakumeen eta 35 urtetik beherako gazteen presentzia.

Aukeratuko den hiru proposamen hauetako bat gutxienez, Arabakoa izatea da asmoa eta hiru lan irabazleak ekainaren 18an Oihanederren aurkeztuko dira. Aurkezpenean publikoaren saria (500 €) jasotzeko aukera izango du hiru lan hauetako batek.

Jaurlaritza Logoa