En direct

Bigarren Kafea

Eduardo Galeano; besarkadak hegan

Audio_placeholder

Eduardo Galeano; besarkadak hegan

Loading player...
Eduardo Galeano, Bilbon. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)
Eduardo Galeano, Bilbon. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

2015eko apirilaren 13an hil zen Eduardo Galeano, Latinoamerikako memoria berreskuratzen saiatu zen idazlea. Oinordetzan utzi dizkigu 1963. urtean hasi eta gaur arte ia etenik ez duen obra zabala. 

1940ko irailaren 3an jaio zen Eduardo Germán María Hughes Galeano. Urtebete lehenago, Carlos Quijanok, bere aita kazetariak, 'Marcha' astekaria sortu zuen, eta Juan Carlos Onettik, bere aita literarioak, 'El Pozo' argitaratu zuen, Latinoamerikako eleberri modernoaren jatorria; Baikortasunaren itxurakeriak bildutako herrialde baten muina erakusteko bi saiakera. 

Eduardo Galeano Uruguain jaio eta hazi zen. Txikitan futbolaria izan nahi zuen -agian horregatik argitaratuko zuen aurrerago 'El futbol a sol y sombra'. Baina amets hori atzean utzita, 14 urterekin, bere lehen marrazkia argitaratu zuen prentsan eta bere izena laburtu zuen: Giús. Izena ez ezik, bere bizitza ere laburtu nahi izan zuen, eta 19 urterekin bere buruaz beste egiten saiatu zen. 

20 urterekin, 'Marcha' astekariko erredakzio idazkaria zen, non ezkerreko intelektualei buruz idazten zuen. 24 urterekin, 'Época' egunkariko zuzendaria zen; 27 urterekin, Che Guevara elkarrizketatu zuen; 31 urterekin, 'Las venas abiertas de América Latina' idatzi zuen; 34 urterekin, Buenos Aires gurutzatu zuen, eta 'Krisis' sortu zuen.

Bere bizitzaren errepasoa egin dugu Bigarren Kafean.

Jaurlaritza Logoa