En direct

Naiz Irratia

LAB: «Aurreakordioak ia ez du ezertan hobetzen patronalaren hasierako eskaintza»

Lau eguneko greba hasteko ordu gutxi falta zirela, CCOO eta UGT sindikatuek aurreakordioa sinatu dute bart Nafarroako garbiketa alorrean. Bi sindikatuen jarrera gogor kritikatu du Naiz Irratian Imanol Salinas LAB sindikatuko ordezkariak salatuz greban aurreikusitako helburuak ez direla bete.

Audio_placeholder

LAB: «Aurreakordioak ia ez du ezertan hobetzen patronalaren hasierako eskaintza»

Loading player...
Garbiketa arloko zenbait langile protestan, San Migel klinaren atarian. (@labzerbitzunafa)
Garbiketa arloko zenbait langile protestan, San Migel klinaren atarian. (@labzerbitzunafa)

Nafarroako garbiketa alorrean greba hastekoa zuten gaur, bezperan azken orduko akordioa iragarri dute, ordea, CCOO eta UGT sindikatuek. Kritiko hitz egin du auziaz Imanol Salinas LABeko ordezkariak NAIZ Irratian eta langileak «oso haserre» daudela azaldu du. LABeko kidearen ustez UGT eta CCOO sindikatuek sinatutako aurreakordioak ez ditu ezertan hobetuko garbitzaileen lan baldintzak, «aurreakordiak ia ez du ezertan hobetzen patronalaren hasierako eskaintza». Aurreakordio honek, grebarekiko zituzten aurreikuspen guztiak zapuztu egin ditu Salinasen arabera, «sektore askoko» langileek grebarekin bat egiteko asmoa adierazi baitzieten azken egunotan.

Patronalaren aldetik ez ezik, CCOOen aldetik ere azpijokoak izan direla salatu du Salinasek, «CCOO sindikatuak bilera deitu zuen greba batzordearen bizkarrean, guri ezer esan gabe. Patronalarekin joko hori egin zuten». UGT-ren «ahultasuna» ere gaitzetsi egin du Salinasek. Haren arabera hitzarmenerako negoziazioetan indarrik ez zutela ikusita, patronalarekin aurreakordioa ixtea erabaki zuten. Izan ere, LAB, ELA eta Solidari sindikatuak dira grebaren bultzatzaile nagusiak. Eta LABeko kideak nabarmendu du era berean, gaur-gaurkoz indar harremanak aldatu direla garbiketa arloko sindikatuen artean, eta egun bi sindikatu abertzaleek dutela «gehiengo birtuala».

Genero arrakala, soldaten igoera, baimenak...

Gauzak horrela, hauek dira bete gabe geldituko helburu nagusiak, CCOO eta UGT-k patronalarekin aurreakordioa erdietsi ostean, LABen arabera: genero arrakalarekin amaitzea, %9ko soldata igoera 2021erako (aurreakordioak %2,5eko igoera onartzen du), bajek eragiten dituzten ondorio ekonomikoak apaltzea eta jardunaldi partzialak handitzea, langileen aintzinekotasuna aintzat hartuz.

Aurreakordio honekin, hitzarmen duin bat lortzeko aukera galdu dutela ondorioztatu du Salinasek, «greba deituta, askoz indar gehiago izango genuke akordio hobe bat lortzeko». Greba bertan behera gelldituko den arren, mobiliazioei eutsiko diete. Astearte honetan, goizeko 11:00etan manifestazioa egingo dute Iruñeko Gurutze plazan.

Jaurlaritza Logoa