En direct

Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

Aukera izateko, 'Aukera'!

(H)emen ikus-entzunezko eta arte eszenikoan lan egiten duten emakumeen elkarteak 'Aukera' izeneko mentoretza programa jarri du abian. Ikusentzunezko ikasketak egiten ari diren emakume gazteei film labur bat egiteko bidean aholkularitza, babesa eta ahaldutze bidean bultzada eskainiko die 'Aukerak'.

Audio_placeholder

Aukera izateko, 'Aukera'!

Loading player...
'Aukera'
'Aukera'

Kulturaren Euskal Behatokiak 2016an egindako azterketaren arabera, ikus-entzunezko ikasketak egiten dituzten pertsonen% 55 emakumeak dira. Lan munduari erreparetzean ordea, euskal ekoizpenen lantaldeetan, emakumeak %35 baino ez dira. Ehuneko hori askoz ere txikiagoa da lanpostu sortzaileetan: adibidez, 2015ean, emakume gidoilariak %5,6 besterik ez ziren. Datu hauek irauli nahi ditu (H)emen elkarteak, eta bide horretan urrats praktiko bat eman nahi izan du 'Aukera' programaren bitartez.

Elkarteko koordinatzaile Eguzkiñe Aranzibiak azaldu digunez, mentoretza programa bat da Aukera. 18 eta 35 urte bitarteako ikus-entzunezko ikasle emakumeei zuzendua. Apirialren 26a bitarte eman daiteke izena, eta aurkeztutako proiektu guztietatik bost aukeratuko dira. Proiektu hauetako bakoitzak mentore bat izango du, eta sektoreko profesional baten aholkularitza eta babesa jasoko du.

Zineuskadi, Zinebi eta kutxa Kulturren laguntzarekin abiarazi du (H)emenek 'Aukera', eta hain zuzen ere, mentoretza saioak amaitzerakoan, bi proiektu irabazleek ZINEBI jaialdiaren baitan 3.000 euroko diru-saria jasoko dute euren proiektua aurrera eramateko.

Izena emateko edota galderak argitzeko aukera@hemen.eus helbidera idaztzi behar da. Apirilaren 26a da izena emateko azken eguna.

Jaurlaritza Logoa