En direct
5 urte igaro dira ekintza deigarri hartatik. Kableen mozketak «oihartzuna» izango zuela aurreikusi zuten, ez ordea ekintzak izango zituen «ondorioak», obrak luzaz etetea lortu baitzuten. Itoizko urtegia, eraiki, eraiki egin zen. Villanuevak onartu du, zentzu horretan ez zutela bete helburua; Itoizko obrak behin betirako etetea. Baina irakurketa zabalago eta baikorragoa ere egin du Itoizko solidario honek. Izan ere, urtegian kableak moztea herritarren erresistentziaren isla izan zen, eta Villanuevaren arabera, urtegi askoren proiektuak bertan behera uzteko balio izan zuen. Villanueva eta beste hainbaten testigantza bildu dute orain Naizek eta GARAk.
Hainbat kazetarik egindako lanari esker jaso ziren protesta ekintza deigarri horren ingurukoak. Horietako bat, Fermin Munarriz izan zen. Hark ere bere testigantza eskaini du Naiz Irratian.