En direct

Bigarren Kafea

Izaskun Mujika: «Ipuinak errealitatea baina errealagoak dira askotan»

Audio_placeholder

Izaskun Mujika: «Ipuinak errealitatea baina errealagoak dira askotan»

Loading player...
Izaskun Mujika narratzailea.
Izaskun Mujika narratzailea.

Izaskun Mujika antzezlea eta narratzailea da, Nafarroako Antzerki Eskolan egin zituen Arte Dramatikoko ikasketak eta antzerki talde askorekin izan da lanean; Atikus, Pasadas las 4, edo Malaspulgas Konpainia, besteak beste. 2000 urtean hasi zuen bere ibilbidea narrazioaren munduan, berarekin maleta bat besterik ez zuela. Geroztik bakarrik edota elkarlanean, baina maletarekin, Euskal Herriko liburutegi, ludoteka eta ikastetxeetan aritu da ipuinak kontatzen.

Clown edo maskaradun antzerkiaren giroan ere ibili da. La Llave Maestra antzerki taldeko sortzaileetakoa dugu, eta 2005ean Inguma taldea sortu zuen. Harekin taularatu ditu 'Emakumea eta Harea' eta 'Miradas' bezalako helduentzako antzerkiak, adibidez.

Gauza ugari egin ditu eta horiek kontatzera etorri da Bigarrean Kafearen laborategira.

 

 

ipuinak errealitatea baino errealagoak dira askotan

Jaurlaritza Logoa