En direct
Heriotzak aurpegi asko dituela esan ohi da, baina azkenean denok ikusiko dizkiogu begi berberak. Bere aurrean denak berdinak bihurtzen garela diote, jaiotzeko momentuaren antzera akaso, baina ez da gauza bera zure azken momentuak minez josita badaude edo pakean ematen badituzu. Ez litzateke gauza bera izango etxean zure familiaz inguratuta agur esatea edo ospital bateko bakardade hotzean.
Bizitzari eusteko eta esanahia emateko ahaleginetan, batzuk mendia hartu dute gotorleku eta bertara joaten dira euren miresmena azaltzeko asmoz, baina mendiak kentzen die bizia. Honen inguruan hausnartzeko 'Mendian hil, Hirian hil' dokumentala plazaratu du Iñaki Peña Bandresek, isilpean mantendu edo xuxurlatzen den hori aho biziz esateko beharrarekin. Memoriaren eta esperantzaren inguruan solasteko.
Gaur gurera bertaratu da bere trilogiaren azkeneko lana aurkeztera, 'Mendian hil, Hirian hil', egun hauetan zinema-aretoen ikusi dezakeguna.