En direct
Euskadiko Arkitektura Institutoak 'Hiru Hiri' erakusketa jarri du martxan. Donostia, Gasteiz eta Bilboko ezohiko 30 postalek osatzen dute erakusketa. Postalaren azalean, irudia eta atzealdean, testua. Baina ez dira ohiko postalak, antipostalak dira. Ohiko irudi turistikotik eskapo, egungo hiri-arkitekturaren inguruko hausnarketa egiten da postal-truke hauen bidez.
Jon Cazenavek, Aitor Ortizek eta Oskar Alegriak egin dituzte argazkigintza lanak erakusketa honetan, beti ere turismo postalek erakusten diguten irudi ideal horretatik egiten dute ihes, nabarmenki. Postaletako testuak eskuz idaztziak daude, eta norabide anitzeko elkarrizketa bat sortzea lortu dute Bernardo Atxaga, Maialen Lujanbio, Ruper Ordorika, Esther Ferrer, Rafael Moneo, Karmele Jaio, Pedro Miguel Etxenike, Iban Zaldua edo eta Harkaitz Canoren hitzekin. Literatura, musika, arkitektura, artea eta zientzia munduko erreferenteek hiri-arkitekturaren inguruko hausnarketa egiten dute, egun munduko hiri askotan ematen ari den homogeneizazio horri aurre eginez.
Erakusketaren inguruan solasteko Jose Ángel Medina Murua, Euskadiko Arkitektura Institutuko zuzendaria, gonbidatu dugu Bigarren Kafea-ko estudiora. Gainera, Rikardo Arregi eta Iban Zalduarekin hitz egiteko aukera izan dugu.