En direct

Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

Foruei buruzko online ikastaroa emango du Nabarraldek

Nabarralde Fundazioak Foruak online ikastaroaren edizio berri bat eskainiko du martxoaren 4tik 25era. Ikasnabaralde online plataformaren bidez emango da, eta  kontzeptu honen inguruan dagoen nahasmena argitzea izango du helburu, Angel Rekalde Nabarraldeko zuzendariak kultur tartean azaldu digunez.

Audio_placeholder

Foruei buruzko online ikastaroa emango du Nabarraldek

Loading player...
Foru dokumentu bat
Foru dokumentu bat

Foru hitza ahoz- aho darabildun arrem, sarri ez dugu oso argi zertaz ari garen. Handia da Foruen inguruan dagoen nahasmena: Nazio Foralaz ari garenean, zertaz ari gara?  Foru Orokorra, tokiko foruak, foruak eskubide bezala… Kontzeptu bakoitza argi izatea oinarrizkoa da Angel Rekalde, nabarralde fundazioko zuzendariaren iritziz, etztabaida historiko eta politiko egoki bat bideratu ahal izateko.

Horretara dator Foruak online ikastaroa. Martxoaren 4tik 25era gauzatuko da Deustuko Unibertsitateko katedraduna den Jose Luis Orella Unzuek zuzenduta. Ikastaroa lau unitate didaktikotan banatzen da, kontzeptuaren definizioa eta testuinguru historikoa, Nafarroako Foru Orokorra, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Lapurdiko tokiko foruak eta sistema foralaren egungo ikuspegia aztertuko direlarik. Euskaraz zein gazteleraz egin ahal izango da eta bertan parte hartzeko nahikoa da gaiarekiko interesa izatea.

Izenemate epea otsailaren 28arte luzatuko da, Nabarralderen webgunearean bitartez. Bertan jasotzen dira ikastaroari buruzko xehetasun guztiak ere.

Jaurlaritza Logoa