En direct

Sergio Zaballa (Tubacex): «Ez dugu etsiko enpresak kaleratze proposamena kendu arte»

Sergio Zaballa Tubacexeko langilea eta LABeko ordezkaria da. Naiz Irratian azaldu du zuzendaritzarekin izandako azken bileran ez zirela adostasunera iritsi. Argi dio, ez dutela greba alde batera uzteko asmorik enpresak kaleratzeen asmoa alde batera utzi arte.

Audio_placeholder

Sergio Zaballa (Tubacex): «Ez dugu etsiko enpresak kaleratze proposamena kendu arte»

Loading player...
Lehen greba eguna Tubacex-en. (@SortuAiaraldea)
Lehen greba eguna Tubacex-en. (@SortuAiaraldea)

Lau egun daramatzate greba mugagabean Tubacex enpresako Laudio eta Amurrioko langileek zuzendaritzak 150 langile kaleratzeko proposatu duen EREaren eta gainerako langileei ezarri nahi dien ERTEaren aurka. Informazioaren Hariaren lehen edizioan Laudiora jo dugu Sergio Zaballarekin hitz egiteko. Berarekin izan garenean goizeko piketeak egiten ari ziren «ez zedin inor» sartu lantegira. Nabarmendu du orain artekoarekin «oso pozik» daudela enpresako produkzioa lau egunez «erabat etetea» lortu dutelako.

Atzo izan zuten bilera zuzendaritzarekin eta Zaballak azaldu du enpresak ez duela bere asmoak alde batera uzteko asmorik erakutsi eta beraz, adostasunera iritsi gabe amaitu zela bilera. «Argi daukagu proposamenak mahai gainetik kendu arte ez dugula etsiko». Bide horretan aipatu du astelehenean, lehen greba egunean zuzendaritzari erakutsi nahi izan ziotela «langileak ez direla zenbaki hutsak» eta bakoitzaren atzean «familia bat eta errealitate bat dagoela». Gaineratu du momentuz ez dutela greba alde batera uzteko asmorik.

Jaurlaritza Logoa