En direct
NUPek eta Uharte Zentroak sustatutako Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterraren parte da lantegi hau, bertan Ibon RGk 'Ahotsa pieza esperimentaleko konposizioetan' lantegian pieza esperimentalen konposizioa egitea proposatzen du. Lantegia urtarrilaren 25etik, 28ra izango da, 15:30etik 19:30era Uharte zentruan bertan.
Ibon RG (Ibon Rodriguez) kultur tartean izan dugu lantegi honi buruzko xehetasunak ematen. Euskaraz emango den lantegiaren helburu nagusia, konposizio teknika esperimental zenbait ezagutu eta gauzatzea izango da egileak zenbait proiektu propiotan egiten duen eran. Musikari sestaoarrak adiearzi duenez ez da lantegi bereziki teknikoa izango, azken helburua gure ahotsa sakontasunean ezagutzea da. Bere esanetan, «kosta egiten zaigu gure ahotsa bere horretan entzutea, efektu eta abarrekin estali eta distortsionatzeko joera dugu».
Ahotsak bere horrretan milaka zertzelada desberdiin adierazi ditzake Ibon Rodriguezek adierazi digunez, informazio asko eman dezakegu hitz bakarra ahoskatzearekin. Gure ahotsari etekina ateratzeko ordea, lehendabizi ondo ezagutu behar dugu.
Lantegian, ikasle bakoitzak pieza bat proposatu beharko du taldean gauzatzeko, eta Uharte Zentroak eskaintzen dituen baliabideak erabilita, grabatu eta forma emango zaio pieza bakoitzari. Printzipioz, masterreko ikasleei zuzenduta badago ere, interesa duenak izena eman dezake urtarrilaren 22a baino lehen www.centrohuarte.es web orrialdean. Lantegiak 20 euroko kostua du.