En direct

Garbiñe Aranburu (LAB): «Alderdien indar korrelaziorik ezean, kaleko presioa indartu behar da»

LAB sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Naiz Irratian izan da eta adierazi du sakoneko aldaketa bat beharrezkoa dela krisi ekonomiko eta sozialari aurre egiteko. Bide horretan salatu du herritarren beharrei entzungor egiten zaiela.

Audio_placeholder

Garbiñe Aranburu (LAB): «Alderdien indar korrelaziorik ezean, kaleko presioa indartu behar da»

Loading player...
Garbiñe Aranburu, LABeko idazkari nagusia. (Juan Carlos RUIZ / FOKU)
Garbiñe Aranburu, LABeko idazkari nagusia. (Juan Carlos RUIZ / FOKU)

Garbiñe Aranburu, LAB sindikatuko idazkari nagusiak Informazioaren Harian adierazi du ez daudela ados Lakuak egindako aurrekontu proposamenarekin. «Egia da diru partida eta inbertsioa handitzeko proposamena dela, baina hori ezinbestekoa da». Gaineratu du, uneotan bizi dugun egoera kontuan hartuta, ez dela aparteko neurririk hartzen osasungintza, hezkuntza edo zaintza sistema indartzeko. Era berean, nabarmendu du «kezkagarria dela inolako baldintzarik gabe Lakuak aurrera egiteko prestutasuna izatea». Ezkerreko politikak defendatzen dituztenen artean erronka horri erantzuteko modu bat badutela gaineratu du LAB sindikatuko idazkari nagusiak. «Ez dago indar korrelaziorik eta guk esaten duguna da kaleko presio soziala indartu behar dela».

Enpleguari dagokionez ere, Aranburuk adierazi du azken urteetan eraikitako lan ereduak «prekarizaioari aukera ezberdinak ireki dizkiola». Horren aurrean, lan-kode proposamen bat prestatzen ari direla adierazi du eta datorren astean egingo dutela publiko. «Patronalak oso erraz jotzen du kaleratzeetara. Harresi hori suntsitu beharko genuke». Aurrera begira beste sindikatuekin erronda bat egingo dutela ere aurreratu du eta baita mobilizazio zabalagoak egingo dituztela ere.

ERTEak ez dira bidea

Enpleguarekin lotuta, Aranburuk adierazi du ERTEek edo aldi baterako lan-erregulazio espedienteek enplegu suntsiketa arindu badute ere, ez dutela bermatzen behar beste enplegu mantentzea. «ERTE-en akordioak jasotzen duena da, enpresak kaleratzeak egingo balitu, diru laguntza horiek bueltatu egin behar dituela». Aldaketa estrukturalek derogaziotik hasi behar dutela gaineratu du.

Jaurlaritza Logoa