En direct

Naiz Irratia

ITP Aeroko langileek greba mugagabean jarraitzen dute euren lanpostuen defentsan

Greba deialdiari erantzunez, Barakaldoko tailerrak %100ean geldituta daudela kontatu du Naiz Irratian Oihana Guenagak, ITP Aeroko langile batzordeko eta LABeko kideak. Instituzio publikoen bitartekaritza eskatu dute 90 langileen kaleratzea ekiditeko. 

Audio_placeholder

ITP Aeroko langileek greba mugagabean jarraitzen dute euren lanpostuen defentsan

Loading player...
Grebaren jarraipena %100ekoa dela segurtatu du langile batzordeak
Grebaren jarraipena %100ekoa dela segurtatu du langile batzordeak

Tentsio uneak bizi dituzte egunez egun ITP Aeroko langileek. Borrokaldian dira azken asteetan, kaleratu nahi dituzten 90 langileen erabakiaren aurka protesta egiteko. Oihana Guenagak azaldu du asteazken goiz honetan zuzendaritzako kideak azaldu direla lantegira Ertzaintza lagunduta, eurentzat «probokazio hutsa» besterik ez den jarrera erakutsiz. 

Momentuz zuzendaritzak ez du onartu langile batzordeak luzatutako ERTEaren proposamena; pandemia egoerak sortutako krisiari eusten diote langileen kaleratzea defendatzeko. Baina Guenagaren ustez bestelako arrazoi batzuk dituzte: «Denbora gehien daramaten langileak kaleratu nahi dituzte, gure bizkar kostuak merketzeko». Izan ere, Rolce Royce da orain enpresaren jabe, eta jakin dute udaran ITP taldea saldu duela. 

Instituzioen bitartekaritza eskatu dute soluziobide bat topatzeko; «enpresak diru publikoa jasotzen badu, asministrazioak ere izan behar du zeresana honetan», dio langile batzordeko kideak. 

Jaurlaritza Logoa