En direct

Atzera begira jarrita, zer kaleratu zen duela 20 urte?

Bost urteko saltoak eginda 20 urte atzera joan gara aste honetan Iker Bárbara kazetariarekin ‘Zarata’ tartean. Izen handiak eta uzta politak bildu ziren urte horietan eta haietako batzuk gogora ekarri ditu kazetari bilbotarrak.

Audio_placeholder

Atzera begira jarrita, zer kaleratu zen duela 20 urte?

Loading player...
Hasieran bostekoa bazen ere, hirukoa izaten bukatu zuen DUT taldeak.
Hasieran bostekoa bazen ere, hirukoa izaten bukatu zuen DUT taldeak.

Euskal musikan, 2020ko uzta kalitate oso onekoa izan dela aipatu dugu batzuk eta besteek. Urte berrikoa fruituak ematen laster batean hasiko da, baina, bitartean, atzerako begirada bat egitea proposatu digu Iker Bárbarak aste honetako ‘Zarata’ tartean.

Zer kaleratu zen 2000. urtean? Galdera horretatik abiatu eta 2000, 2005, 2010 eta 2015ean kaleratu ziren kantuak ekarri dizkigu. «Batetik garai hartan zegoen eszena erakutsi nahi izan dut eta, bestetik, dagoeneko martxan ez dauden musika taldeen kantuak ekarri nahi izan ditut», aipatu digu Bárbarak. Izan ere, askotan atzera begira jartzean ohartzen gara disko batzuk zer nolako balioa zuten eta momentuan oharkabean pasa ziren.

Hauek aste honetan ekarri dizkigunak:

– Dut - Hor nonbait

– Berri Txarrak - Isiltzen banaiz

– Ama Say - Hamar

– JP Lohian & Klonen Klana - EZ eguna

Jaurlaritza Logoa