En direct
Maddi Goikoetxea donostiarrak ikasketa ugari egin ditu. Gizarte Antropologiako ikasketak egin zituen eta gerora Antzerki-Fisikoaren inguruko formakuntza burutu zuen Buenos Aireseko “Cabuia” eskolan, Jaques Lecoq-en pedagogian oinarritutakoa. Orain, Arte Terapiako posgrado bat bukatu berri du Mexiko Hirian: “Counselling y Regulación Emocional a través del Arte Terapia” deiturikoa.
Hala ere, mundu intelektual eta arrazionala baino, gehiago interesatzen zaio intuizioa eta emozien mundura barneratzea. Horregatik, Arte-Terapia eta Antzerki-Fisikoa ustartuaz “Barrutik kanpora” eta “Kanpotik barrura” bidaiatzeko gonbidapena egin digu gaur Bigarren Kafean.


