En direct

Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

Durangoko jardunaldi feministen emaitza eta bidea

Duela uretbete ospatu ziren Durangon Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak. 3.000 emakumetik gora elkartu ziren egun haietan Durangon. Topaketetan jorratutakoak, eta egindako bideak liburu forma hartuko dute orain eta argitaratu ahal izateko crowdfounding-a abiarazi dute.

Audio_placeholder

Durangoko jardunaldi feministen emaitza eta bidea

Loading player...
Liburuaren azala
Liburuaren azala

Liburuaren helburua egun haietan Durangon bertan, zein aurretik eta ondoren bizitakoak jasotzea eta gure genealogia feminista idatziari ekarpena egitea izan da Garazi Goienetxea Diez, Marimatraka santurtziko Talde Feministako kide eta publikazio taldeko kidearen esanetan. Jardunaldia amaitzeaz bat pentsatu zuten bertan emandako guztia sistematizatzea interesgarria izango zela.  Aukera ezberdinen artean, emaitzaz gain bidea jasotzeko aukeraren aldeko apustua egin dute liburua osatzerakoan, sukaldeko lan guztia argitara ekarri nahi izan dute. 

Liburua opari eder bat da Garazi Goienetxea Diezentzat, batik bat minlitante feminista ororentzat, ez da apal batean hautsa hartzen uzteko liburu bat, mahai gainean, lanerako prest izatekoa baizik. 

Libururen mamiari dagokionez, Durangon egun haietan bizitakoaz gain, sistematizazioa, antolakuntza, metodologia, saretzea edota euskara erdigunean jartzearen apustua jasotzen ditu besteak beste.  Liburua argitaratzeko crowdfounding kanpaina bat abiatu dute www.itsulapikoa.eus webgunean, ekarpenak egitea izango da gainera liburua eskuratzeko modu bakarra.

Jaurlaritza Logoa