En direct

Bigarren Kafea

Barry Manley: «Euskaldun berria ez, zahartzen ari den irlandarra naiz»

Audio_placeholder

Barry Manley: «Euskaldun berria ez, zahartzen ari den irlandarra naiz»

Loading player...
Barry Manley Bigarren Kafean.
Barry Manley Bigarren Kafean.

Barry Manley West Corkeko Bandon izeneko herrian jaio zen, baina aspaldik Euskal Herria da bere etxea. Kazetaria eta idazlea izan nahi zuen txikitatik, eta horregatik agian 'New Europeans' liburua argitaratu zuen 29 urte zituenean. 

Gerora liburu gehiago ere idatzi zituen, baina idazle lanak alde batera utzi eta bakarrizketen munduan murgildu zen. 'Txintxo' ibili izan zen euskaraz egin zuen lehen lana, eta ordutik Euskal Herria zeharkatu du bakarrizketak egiten. Datorren urtean 10 urte beteko ditu lehen bakarrizketa hark, eta show berri bat prestatu du mugarri hori ospatzeko: '10 urte on the road'.

Txisteak, abestiak eta historia lezioak eskaini dizkigu Barry Manleyk Bigarren Kafean. Azken finea, denok daukagu barre egiteko beharra.

Jaurlaritza Logoa