En direct

'Anfetamiña', liburutik ikuskizunera

Xabier montoiaren 'Anfetamiña' poema liburua oinarri hartuta, errezitaldiak, abestiak eta ikusentzunezkoak uztartuko dituen emanaldia prestatu du Muga taldeak. Alberto Gonzalez eta Itziar Beristain taldekiak izan ditugu kultur tartean.

Audio_placeholder

'Anfetamiña', liburutik ikuskizunera

Loading player...
Muga taldea
Muga taldea

Duela 20 urte, ikasle garaietan hartu zuen lehenengo aldiz Alberto Gonzalezek  Xabier Montoiaren 'Anfetamiña' poema liburua esku artean. Txundidura berehalakoa izan zen, eta urte hauetan guztietan berebaitan izan duen miresmen eta fijazio moduko bat sortu zitzaion.

Bi hamarkada beranduago, aurkitu du bere lliburu kuttunari ohore egiteko modua eta baita horretan laguntzeko bidelagun bikainak ere. Errezitaldiak musika eta ikus-entzutekoak uztartzen dituen emanaldia sortu du Muga taldearekin batera. Taldekideak, Itziar Beristain (ahotsa), Iñigo Romera (baxua) eta Iñigo Eguillor (bateria); denak, Gonzalez (gitarra, teklatuak eta ahotsa) bera bezala, aurretik beste hainbat taldetan arituak. Ikus-entzunezkoak J.A. Areta Goñi “Juxe” argazkilariaren sinadura darama.

Bilboko Loraldian izan zuten estreinaldia, eta ostiral honetan Donostiako Lugaritz Kulturgunean dute bigarren saioa. Aurrera begira emanaldi gehiago lotu nahi lituzkete, baina ez da batere samurra bizi ditugun garai hauetan. Beraz, aukera duenak Donostiako Lugaritz Kultur Etxeko Imanol Larzabal aretoan du zita, arratsaldeko 19:00tatik aurrera.

Jaurlaritza Logoa